DBH 2: Igantzira irteera
Kaixo, familia:
Idatzi honen bidez, zuen seme-alabek DBH2. mailan izango duten irteerari buruzko informazioa eman nahi dizuegu. Aurten, Igantzira (Nafarroa) joatea erabaki dugu. Apirilaren 10, 11 eta 12an joango gara, hau da, asteazkenetik ostiralera. Asteazkenean, goizeko 08:45ean irtengo gara ikastolatik, eta ostiralean, 14:30ean helduko gara, ikastolara bertara.
Ekintza hauek egingo ditugu:
- Apirilak 10: Albaola Itsas Kultur Faktoriara bisita. Arratsaldean Igantzira helduko gara.
- Apirilak 11: Irrisarriland abentura parkean egun osoko ekintzak burutuko ditugu.
- Apirilak 12: Irrisarriko instalazioez gozatu eta etxera buelta.
Ikasleek zerrenda honetan agertzen diren gauzak eramatea komeni da:
- LEHEN EGUNERAKO BAZKARIA.
- Lo zakua.
- Burukoa, hala nahi badute. Aterpetxean ez dago burukorik.
- Motxila txiki bat.
- Berokia eta zira edo txubaskeroa. (datorren eguraldiaren arabera)
- Mendiko botak eta kirol-zapatilak.
- Arropa erosoa. Abentura ekintzak egiteko egokia.
- Nezeserra eta toalla.
- Dutxarako txankletak.
- Aterki txiki bat (datorren eguraldiaren arabera)
- Gizarte-segurantzako txartela.
- Botikaren bat hartzen ari denak, eraman beharko du; kasu honetan, irakasleari jakinarazi behar zaio.
Egun hauetan ere, ikastolako araudiaren arabera jokatuko dugu. Beraz, jarrera desegokiak edo bestelako gorabeherak egoten badira, ikastolako araudia aplikatuko da.
Mugikorra, argazki kamera eta musika entzungailua:
- Ikasleek argazki-kamera eraman dezakete, baina beraiek izango dira ateratako argazkiei ematen dieten erabileraren arduradun.
- Ikasleek musika entzuteko gailuren bat eraman dezakete.
- Ikasleak izango dira, kasu guztietan, eramaten dituzten gailuen arduradun.
- Ikasleek ezingo dute mugikorrik eraman. Irteerara ikastolako mugikor bat eramango dugu eta ikasleren batek familiarekin kontaktatu nahiko balu, edo alderantziz, honen bitartez egingo luke.
PIKNIKA: Jantokian gelditzen diren, eta hala eskatu duten ikasleek jantokitik bazkaria jasoko dute lehen egunerako. Jasoko duten poltsan ogitarteko hotza, ogitarteko beroa, fruta ale bat eta ura jasoko dute. Motxila ekartzea komeni da, bertan sartuko diegu-eta bazkaria.
Irteera honen kostua 100 € ingurukoa da ikasleko, eta maiatzeko fakturan kobratuko da.