Berbarok asteburupasa antolatuko du Meakaurren (Morga)

Apirilaren 8, 9 eta 10ean, Morgako Meakaur aterpetxera joango da Berbaro euskara elkartea asteburu pasa. Aurreko ekintzetan bezala, 2008 eta 2011 urte bitartean jaiotako gazteentzat bideratua egongo da.

Izena eman ahal izateko, Berbaroko bulegora hurbildu beharko zarete (Laubideta 6A),ezin izango baita telefonoz edota emailez izenik eman. Ekintza berezia denez, 40€ ordaindu beharko dira (eskudirutan); eta beste ekintzetan bezala, plazak mugatuak izango dira (50 plaza), beraz, azkar ibili!