Azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

 

Kurutziaga Ikastolako familia horiek:

Jakingo duzuen moduan, urtero, azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Aurtengo azaroaren 25a hurbiltzen ari den honetan, zuengana jotzen dugu geletan egin dugun lanketaren berri emateko.

Aurtengoan eguna bera astelehena izango da, baina jaieguna denez, guk gaiari aurreko egunetan egin diogu lekua ikastolan. Ikasturte honetan geletan  tratu onen inguruko lanketa egin dugu eta  horren emaitzak ikus ditzakezue ikastolako karrajuetan zehar eta jantokiko kristalerian jarri ditugun horma-irudietan.

Bestalde, asteburuan Durangon ospatuko diren ekintza desberdinetan parte hartzeko deia ere egin nahi dizuegu, hala nola, IV.EMAKUMEEN LASTERKETAn (informazioa gehiago behean)

Bestetik,  Emakundek proposatzen duen Puntu Lilaren zabalkundearekin bat egin nahi dugu, sinbolo hau publikoki erakusteak berarekin dakarrelako emakume eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen era honetako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa. Hilabete honetan zehar honen erabilera egin dezazuen eskatzen dizuegu, irudi hau publikoa egitea zuen mezuetan, zuen webguneetan, sare sozialetan, egoitzetan, eskutitzetan, eta bururatzen zaizuen leku guztietan.

Deskargatu puntu lila

Beste barik, aurretiaz zuen inplikazioa eta parte hartzea eskertuz, agurtzen zaituztegu.