[Asebetetze galdetegiaren emaitzak] Hezkuntza-ikaskuntza / Ikastola eta proiektua

HEZKUNTZA-IKASKUNTZA ASEBETETZEA

HEZKUNTZA IKASKUNTZA ASEBETETZEA 8.11 HH LH DBH
Nire seme-alaba/k orokorrean pozik etortzen da/dira ikastolara 8.39 8.79 8.17 7.96
Pozik nago ikastolan nire seme-alaba/ek lantzen ditu/dituzten baloreekin. 8.22 8.75 7.75 7.94
Umearen/umeen beharrizanei erantzuteko moduarekin gustura gaude. 7.84 8.39 7.38 7.50
Familiak tutorearekin eta irakaslearekin daukan harremana konfiantzazkoa, serioa eta hurbila da. 8.42 8.93 7.99 8.11
Orokorrean, Ikastolak konfiantza eta ziurtasuna transmititzen digu. 8.08 8.61 7.61 7.79
Ikasketen ibilbidean ikaslea/k hartzen ari den/diren prestakuntza akademikoarekin gustura gaude. 7.75 8.48 7.06 7.46

Hezkuntza-Ikaskuntza eremuan, familien balorazioa positiboa izan da oro har, eta atalak 8 inguruko batez besteko balorazio orokorra jaso du inkestan. Bereziki ondo baloratzen dira irakasleen lana, ikasleen eguneroko esperientzia eta ikastolak lantzen dituen balioak.

Balorazio kualitatiboetan, aldi berean, hainbat gogoeta eta hobekuntza-proposamen ere jaso dira, eta familien ekarpenetan honako gaiak agertu dira gehienbat:

  • oinarrizko gaitasun akademikoen sendotasunari buruzko hausnarketak,
  • ikasleen behar desberdinei ematen zaien arretaren inguruko kezkak,
  • tutoretza eta ikasleen jarraipenari buruzko iritziak,
  • eta erabilitako metodologien ulermenaren inguruko azalpen-beharrak.

Ekarpen hauek hezkuntza-proiektuaren eguneroko garapena aztertzeko baliagarriak dira eta hobetzen lagunduko digute.

 

IKASTOLA ETA PROIEKTUAREKIKO ASEBETETZEA

IKASTOLA ETA PROIEKTUAREKIKO ASEBETETZEA / IKASTOLA EREDUA: 7.53 HH LH DBH
: Ikastolak herrian duen irudia 8.19 8.58 7.83 8.00
: Ikastolaren Hezkuntza ereduaz bat nator 8.19 8.65 7.76 7.98
: Ikastolako Artezkaritza Kontseilua ezagutzen dut eta hartu-emana egokia da 6.92 7.11 6.80 6.75
: Ikastolako zuzendaritzarekin hartu-emanak egokiak dira 7.33 7.60 7.01 7.31
: Kuotaren prezio/kalitate erlazioa 6.90 7.29 6.47 6.83
: Lagun bati edo senide bati Ikastola aholkatuko zenioke 8.05 8.57 7.53 7.86

 

Ikastolaren proiektuari eta ereduei dagokienez, familien balorazioa positiboa izan da oro har, eta eremu honek ere 8 inguruko batez besteko balorazio orokorra jaso du inkestan. Oro har, familiek modu positiboan baloratzen dute ikastolak eskaintzen duen hezkuntza-eredua eta komunitate izaera.

Balorazio kualitatiboetan, aldi berean, honako gaiak agertu dira gehienbat:

  • ikastolaren balioekin eta hezkuntza-ikuspegiarekin adostasuna,
  • parte-hartzeko organoen eta egituren inguruko informazio gehiago izateko nahia,
  • zuzendaritzarekiko eta kudeaketarekiko harremanaren inguruko gogoetak,
  • eta kuotaren eta eskaintzen arteko erlazioari buruzko hausnarketak.

Ekarpen hauek ikastolaren proiektu orokorra eta komunitatearekiko harremana aztertzeko baliagarriak dira aurrera begirako kudeaketan sartzeko.