Artezkaritza Batzordea eraberritzeko hautagaiak aurkezteko epea

Urtero legez, aurten ere gurasook osotzen dugun Kurutziaga Ikastolako Kooperatiba Elkarteko Errektore Kontseilua berritzen dela eta berton parte hartzeko prozesua zabalik dagoela adierazi nahi dizuegu.

Herri ekimeneko erakundea izanik (kooperatiba), eta ikastolako parte garen neurrian, guraso guztiok dugu ikastolako kudeaketa Organo Gorena den Artezkaritza  Batzordean (9 lagunek osotutako taldea) egoteko eskubidea, Batzar Nagusiak hala onartuz gero.

Horregatik, bazkide, zeure burua Batzordera aurkeztu nahiko bazenu, artezkaritza@kurutziagaikastola.eus helbidean izena eman ezazu ekainaren 12a baino lehen.

Batzar Nagusian aukeratuko ditugu bozka bidez hurrengo Artezkaritza kontseiluko kide berriak.