Santa Ageda eguna gure geletan ospatuko dugu

(Argazkia 2020ko otsailean ateratakoa da)

Otsailaren 4an Santa Ageda eguna ospatuko dute Euskal Herriko herri ugaritan. San Blas egunaren biharamunean jendeak lurra kolpatzeko makilak hartuko ditu eta kalerik kale ibiliko da eskean, COVID-19ak denbora batez ahatzarazi duen ohitura berreskuratuz.

Halere, egoerak oraindik ez digu uzten, aurreko urteetan legez, taldean ateratzen. Osasun larrialdiak, eta gure ikastolan eragiten ari den ondorioek elkar zaintzea eskatzen dute, eta egokiena prebentzioa lantzea dela ikusten dugu, behintzat egoera hau lasaitu arte.

Etorirko dira garai hobeak Santa Ageda eguna ospatzeko eta denok batera ozen abesteko. Bitartean, 2020ko Santa Ageda eguna birgogoratu gura izan dugu. Ikusi bideoa!