Eusko Jaurlaritzak ikastetxeentzako COVID Protokoloa bertan-behera uztea erabaki du

Kaixo familia,

Osasun-irizpideak kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzak ikastetxeentzako COVID Protokoloa bertan-behera uztea erabaki duela jakinarazten zaizue, gure gizartean lortutako immunitate-maila altuak aukera ematen baitu erabaki hori hartzeko.

Hala ere, protokolorik egon ez arren, Osasun Sailak, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren bitartez, ikastetxeetan aplikatzeko gomendio batzuk helarazi dizkigu. Honako hauek dira neurriak, laburbilduz ikastetxeetan:

  1. Aireztatzea, ikasgeletan airearen kalitate ona bermatzeko.
  2. Txertaketari buruzko gomendioei kasu egitea.
  3. Eskuak xaboiarekin egunean behin baino gehiagotan garbitzea.
  4. Sintomak zaintzea eta zentrora ez joatea sintomek behar bezala egitea eragozten badute, edozein gaixotasun arruntekin egiten dugun bezala.
  5. Eskola-garraioan maskara erabiltzea (6 urtetik aurrera).

Behar izanez gero, gomendio horiek eguneratu egingo direla jaso dugu, orain arte egin ohi dugun bezala. Gainerakoan, normaltasun osoz lan egingo dugu, pandemia baino lehen egiten genuen moduan.

Idazki honekin batera doa Osasun Sailak eman digun informazio-oharra atxikitzen zaizue.

Kurutziaga ikastola