Udako oporretak amaituta, indarberrituta gatoz ikasturte berria abiatzera. Irakasleok klaustroaren batzarrarekin ekin genion astelehenean ikasturteari. Gainera, HHko irakasleek ikastaroa izan zuten Zaroa Bikandiren eskutik. Aste honetan zehar dena prestatzen aritu gara ikasleak eskuzabalik hartzeko. Aurrean ditugun erronkak ez dira makalak, baina denon artean egingo dugu. Boletin honetan ikasturtea hasteko beharrezko informazio erabilgarria aurkituko duzue. Sarrera eta irteerak, ordutegiak eta beste bainbat datu dituzue bertan.
Txikienak etxekotzearekin hasiko dira. Haurra ikastolara datorren lehenengo aldia asko zaindu behar da, esperientzia positiboa izan behar du. Bakoitzak bere izaera eta erritmo propioa du eta hori errespetatzen saiatzen gara uneoro. Testuingurua zaindu eta erantzun sentikorren bidez atxikimendu segurua lortzeko baldintzak ziurtatzeari garrantzia ematen diogu. Nagusiagoek ere opor ostean erritmo aldaketa sumatuko dute, baina horretara ere egokituko gara denok.
Ongi etorri ikasturte berrira!