Kurutziaga Ikastolako urtarrilaren 28ko Batzar Nagusiaren laburpena

Kurutziaga Ikastolako Batzar Nagusiaren Laburpena – 2026/01/28

Atzo ospatu zen Kurutziaga Ikastolaren Batzar Nagusia, eta guztira 93 bazkidek hartu zuten parte (bertaratuak eta ordezkatuak). Batzarrean gai garrantzitsuak jorratu ziren eta honako hauek nabarmendu nahi ditugu:

Artezkaritzako ordezkari berria: Naiara Zamalloa hautatu zen artezkaritza kide berritzat, 84 baiezko botoekin.

2024-2025 emaitzei dagokionez:

-2024-2025 ikasturteko kontuak: Zuzendariak azaldu bezala, ikastolaren egoera ekonomikoa orekatua eta sendoa da, eta emaitzak ia hutsean mantentzea lortu da (-10.836 €). Aurrekontuak eta emaitzen banaketa onartu ziren gehiengo zabal batez.

2025-2026 ikasturteari begira:

-Kudeaketa plana eta plan estrategikoa: Ikastolaren etorkizuneko ildo estrategikoen lanketa egiten ari da talde eragile bat. Parte-hartzea sustatzeko gonbitea luzatu da, eta helburua da ekainera begira ekintza plana osatzea.

-Partaidetza eta identitatea: Euskara ardatz duen partaidetza-eredua sendotu nahi da. EHIk antolatutako formazioetan parte hartzeko deialdia egin zen.

-Hezkuntza eta Teknologia: Digitalizazioari buruzko jarduera ezberdinak aurkeztu ziren, eta EHUrekin eta Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean ikerketak eta proiektuak martxan daude. Teknologiaren erabilerak ikaskuntzan eta ongizatean duen eragina neurtzen ari dira.

– Asebetetze galdeketa: Parte hartze handia izan du (402 erantzun) eta emaitzek hobekuntza nabarmena erakutsi dute. Ekarpen kualitatiboek hobetzeko ildoak identifikatzen lagundu dute eta emaitzak datozen asteetan emango dira ezagutzera.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi! Batzarra amaitutakoan, bazkideentzako lunch txiki bat eta zaintza zerbitzua eskaini ziren, elkargune atsegina sortuz.