Jangelatik haratago doan proiektua

Ikasturte honetan gure jangelan askoz gehiago egin dugu bazkaltzea baino. Gure jangelako proiektu hezitzaile jasangarri eta ekologikoaren bidez, egunero ikasi dugu zer jaten dugun, nola jaten dugun eta nola zaindu dezakegun gure burua zein ingurumena.

Ikasleak parte-hartzaile aktibo izan dira: elikadura osasuntsua landu dugu, elikagaien jatorria ezagutu, hondakinak gutxitzeko ohiturak indartu ditugu, ogia ez alferrik galtzearen garrantziaz aritu gara… Horrez gain, elkarbizitza, errespetua eta ingurumenarekiko kontzientzia sustatzea izan dugu helburu.

Ikasitakoa barneratzeko eta ospatzeko, urteko une esanguratsuenak biltzen dituen bideo labur bat prestatu dugu. Zuekin partekatu nahi dugu, guztion artean landutako bidearen isla gisa.

Elikadura zaintzea bizitza zaintzea da.