Ondoko asteotan Ikastolen Mugimendua hausnarketa prozesuan murgilduta dago. Hurrengo urteotan non eta nola egon nahi dugun erabaki behar dugu eta galdera horren erantzuna guk geuk dugula sinistu behar dugu. Ulertu, Kurutziaga Ikastola bat dela, eta 114 ikastolak osotzen dutela Ikastolen Elkarteaa.
Anitzak gara, erkide eta estatu bereiztuetan kokatuta dagoena (Nafarroa, Seaska eta EAE), lana dugu Euskararen Herrian gure ekarpena egiten jarraitzeko, Euskal Herri osoari eragiteko.
Ekimen potoloa ematen du honek, eta hala da. Baina zenbaki handietara bat zenbakitik kontatzen hasita heldu behar bada, ikuspegi orokor hauetara gure banakako ekarpenetik hasita helduko garela ere argi daukat.
Eskerrik asko prozesu honetan ekarpena egiteko prest agertu zareten guztioi. Denon artean biharko ikastolen alde gaurtik hasita lan egin dezagun!
Urko Rodriguez
Kurutziaga Ikastolako Zuzendaria