LH5eko ikasleek Olaia Inziarte musikari oronoztarrarekin saioak partekatzeko ohorea izan zuten asteazkenean

Ohore hau Durangoko Azokak antolatutako PortaDA! lehiaketan 5. mailako Malen Bilbaok lortutako sariari zor diogu. Izan ere, saria mailarako Musikariak ikastetxean programako saio bat izan zen. Hainbat musikariren artean aukeratu behar izan zen eta azaroko Euskaraz Biziko “lagun izkutua” kanpainako musikaria Olaia izan zenez, berau aukeratu zuen saridunak.
Bi saio burutu zituzten Olaiarekin eta oso pozik atera ziren ikasleak, irakasleak eta artista bera. Saio hurbilak, biziak eta sormenez euskaraz bustiak biak.
Zein ederra den euskal kulturaz gozatzeko horrelako aukerak izatea!
Eskerrik asko Olaia eta hurrengora arte!
Harro herri KULTURA!