Gure gazteen ongizate emozionala eta digutala hobetuko dituzten praktikak sustatu nahian, ZEOS programaren barruan gurasoei bideratutako formakuntza jasotzeko datak zehaztuta daude: maiatzaren 7an, 8an, 13an eta 15ean izango dira, 18:00etatik 20:00etara. Lehenengo bi saioak San Agustin Kultur Gunean izango dira. bestalde, formakuntza guztia euskaraz izango da. Baten batek itzulpen zerbitzua erabili nahi badu, mugikorra eta aurikularrak eraman beharko ditu.
Formakuntza guraso guztiei zuzenduta dago, ez da bakarrik DBHko gurasoentzat izango. Kurutziagatik kanpoko edozein gurasok ere parte hartu dezake. Lau saio hauetan hainbat gai landuko ditugu gurasoekin: mugikorraren auziaren formakuntza integrala, osasun mentalari buruzko atala, sare sozialen arrisku eta erabilerari buruzkoa eta nerabezaroarekin lotutako gaiak (beldurrak, balioak, autoestimua eta identitate eraikieraren garrantzia). Laugarren saioaren amaieran bilkura bat egiteko aukera egongo da. Lau saio hauek osatzen dute formakuntza, eta lauretara etortzea gomendatzen dugu. Izena emateko klikatu hemen.
Ondorengo hizlariek bideratuko dituzte lau saioak:
TELMO LAZKANO: Gizarte Zientzietako irakaslea da Ospitaleko, Etxeko eta Terapia-Hezkuntzako Arretarako Gipuzkoako Lurralde Zentroan, hezitzaileentzako psikologian eta haur eta nerabeentzako psikoterapia laburrean espezializatua Medikuntza Psikosomatiko eta Psikoterapiako Espainiako Elkartean, eta aditua sare sozialetan eta pantailetan. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak EAEko adikzioen arloko praktika onenaren saria eman zion (2022-2024).
MAITANE ORMAZABAL: terapeuta da, psikoterapia laburrean, ebaluazio psikologikoan eta psikodiagnostikoan aditua, eta Madrilgo Medikuntza Psikosomatikoko eta Psikoterapiako Espainiako Elkartearen eskutik trauman aditua. ICFk eta aASESCOk ACTPn akreditatutako aditua, coaching pertsonal eta exekutibo gisa, PNL, Neurozientzia eta Adimen Emozionala Excellent mailarekin eta Hazkunde eta Lidergo Emozional Pertsonal eta Exekutiboko Goi Mailako Programarekin. Pedagogia Terapeutikoko irakaslea eta Gizarteratze goi-mailako teknikaria ere bada. Gaur egun, coach eta terapeuta gisa kolaboratzen du EITBn. Autoestimua bitamina gisa liburuaren egilea da.