Maiatzean hainbat formakuntza bideratu ditugu familientzako. Formakuntza hauetan gai ezberdinak jorratuko ditugu, adin ezberdinetako haurrak dituzten familientzako eta baita eremu ezberdinetakoak ere.
-
- Maiatzak 8, osteguna, arratsaldeko 18:00etan, LH3ko familientzako Guk16-Altxa Burua taldearen aurkezpena.
[GAIA]: Teknologiaren erabilera egokia bultzatu nahi duten guraso taldearen aurkezpena LH3 mailako familiei.
– Aurkezleak: Guk16-Atxa Buruako kideak.
– Helburua: Gure seme-alabei Interneterako sarrera duten gailuak ematea atzeratzea eta, bidean, beraiekin erabilera osasuntsua lantzea. Hausnarketa partekatu bat egin nahi dugu gailuen erabilera goiztiarrari buruz eta horrek ekar ditzakeen ondorioei buruz. Horrez gain, maila honetan barne dinamika bat sustatuko duen talde eragilea sortzea da asmoa.
- Maiatzak 8, osteguna, arratsaldeko 18:00etan, LH3ko familientzako Guk16-Altxa Burua taldearen aurkezpena.
-
- Maiatzak 15, osteguna, arratsaldeko 17:00etan. Familia guztientzat. Hizkuntza: euskaraz.
[GAIA]: Sexu-hezkuntza. Sexu-hezkuntza funtsezkoa da ikasleen hazkuntza integralean. Sexu-osasunari eta ongizateari buruzko erabaki informatuak eta arduratsuak hartzeko beharrezkoak diren trebetasunak eta ezagutzak garatzea sustatzen baitu.
– Hizlaria: Ibai Fresnedo Moreno (Portugalete, 1985) berdintasun eragilea, sexu hezitzailea eta gizarte zein kultura dinamizatzailea da. Hiruki Larroxa kooperatibako kidea da, zeinek jendarte eraldaketarako pentsamendu kritikoa sustatzea bilatzen duen.
– Helburua: Ibairekin batera, Kurutziaga ikastolan sexu-hezkuntza modu inklusiboan eta integralean lantzeko tresna didaktiko eraginkorrak landu ditugu. Orain, tresna horiek familiekin partekatu eta etxeetan gaia nola landu dezakegun azalduko dugu. Askotan nerabezaroarekin bakarrik lotzen da sexu-hezkuntza, baina lehen urteak funtsezkoak dira errespetuari, aniztasunari eta autoezagutzari loturiko oinarri sendoak ezartzeko. Haurrak beren gorputzekin eta gainerakoekin harremanetan jarri eta nortasuna eraikitzen hasten dira, beraz, garrantzitsua da irakasleak prest egotea behar bezala laguntzeko; beren adinerako egokia den informazioarekin erantzunez.
- Maiatzak 15, osteguna, arratsaldeko 17:00etan. Familia guztientzat. Hizkuntza: euskaraz.
FORMAKUNTZAN IZENA EMATEKO GALDETEGIA
(Izena emateko azken eguna maiatzaren 12a izango da)
-
- Maiatzak 27, asteartea, arratsaldeko 17:30ean Familia guztientzat. Hizkuntza: euskaraz.
[GAIA]: Pantailen eragina haurren lehen urteetan.
– Hizlaria: Mirene Beriain Rodriguez, 3 semeren ama, Lehen arretako pediatra Osasun Sailean eta Altxa Buruko kidea.
– Helburua: Gure txikien garapen prozesua eta gaur egungo pantailen erabilerak duen eragina lehen urteetan. Zentzumenak erabiltzea, benetazko harremanak izatea eta eredu izatearen garrantzia. Guk16-Altxa buruko kideek antolatzen du hitzaldi hau. Lau helburuk batzen gaitu batik bat, Gure seme-alabei Interneterako sarrera duten gailuak ematea atzeratzea, Eskolak telefono mugikorrik gabeko arnasgune bihurtzea, Hezkuntzaren digitalizazio osasuntsu, libre eta ebidentzietan oinarritutakoaren alde egitea eta Helduak eta seme- alabak erabilera egokian trebatzea, familiako erabileran eredu izan eta kontzientzia saretzea.
- Maiatzak 27, asteartea, arratsaldeko 17:30ean Familia guztientzat. Hizkuntza: euskaraz.
FORMAKUNTZAN IZENA EMATEKO GALDETEGIA
(Izena emateko azken eguna maiatzaren 23a izango da)