Kaixo familia:
Atzo, ekainak 7, Kurutziaga Ikastola Kooperatiba erakundearen ezohiko Batzar Nagusia burutu genuen. Hau izan zen gai-ordena:
- Akta onartzeko bazkide bi izendatzea, hala badagokio.
- Artezkaritza Batzordeko ordezkari berrien hautaketa.
- 2023-2024 ikasturteko ekarpen proposamena.
- Hezkuntza Legedi berriaren gaineko informazioa. Deskargua.
- Eguerdiko zaintzaren inguruko eskaintza eta antolaketaren gaineko informazioa
- Galdera – erreguak.
Bozketei dagokienez, bi egin ziren atzo: Alde batetik, Artezkaritzako Batzordeko ordezkari berrien hautaketa: Mari Luz Guenaga, Xabier Ibarzabal, Juanjo Ayerza eta Pilar Rosado Artezkaritzako kide berriak izateko proposamena mahaigaineratu zen (Guenagaren kasuan, jarraitzeko bozketa legez). Lau kideen proposamenak aho batez onartu zituen Batzar Nagusiak. Hortaz, Artezkaritza Batzordea egituratuta geratu zen.
Bestalde, 2023-2024 ikasturteko ekarpen ekonomikoaren proposamena aurkeztu zuen Artezkaritzak. Hain zuzen ere, Hezkuntza Lege berriaren gaineko informazioa eskaini zen, eta ikasturteko familien ekarpen ekonomikoa proposatu. Hau izan zen emaitza: Aldeko 87 bozka, kontrako 1 eta 3 zuri. Hortaz, aurrera egin du proposamenak.