DBH: Santomas azoka itzuli da ikastolara

Pandemiaren erruz hiru urteko parentesia eta gero, aurten bai, berriz ere Santomas azoka ospatu dute DBHko ikasleek. Argazkietan ikusi dezakezuen moduan postuen maila ikaragarria izan da eta ederki pasatu dute mahairik mahai, taloa janaz, musika entzunez, hankapaluekin dantzan… Irabazleak irabazle, denek egin zuten lan bikaina, eta ikasle guztiak zoriondu gura ditugu, santomas jaiaren arimaren zati bat bada ere ikastolara itzularazteagatik.

Zorionak!