Zorion eskuak, herri euskaldun baten alde

Ekainaren 10ean Sorionekuak egitasmoak mobilizazioa deitu zuen Nafarroan euskararen egoera salatzeko eta euskara bertakoa eta guztiona dela aldarrikatzeko. Hori dela eta, joan zen barikuan Kurutziagako LH eta HH-ko ikasleek euskara indartzeko gure aletxoa jarri genuen “esku bat” abestiaren dantza eginez eta “euskara guztiona, euskarari mugarik ez” lemapean!