Zapatu honetan egingo dugu Ateak Zabalik jardunaldia

Datorren zapatuan, otsailaren 11n, egingo dugu Kurutziagan Ateak Zabalik jardunaldia. Jardunaldiok Kurutziaga Ikastola bertatik bertara ezagutu eta gure hezkuntza proiektuaren berri izan gura duten familiei zuzenduta daude (Ikastolako kide zaren neurrian, interesik eduki dezakeen inor ezagutuz gero, albiste hau zabaltzen laguntzea eskertuko genizuke). Hainbat dira, aurrez egindako bisitaren batetik ikastola ezagutzen duten familiak. Izena ematerakoan aurreko bisitetatik galdera berriak sortu baldin bazaizkizue, idatzi lasai. Zuen jakingurak ezagutu eta argitu gura ditugu jardunaldian.

Ateak Zabalik jardunaldietan izena emateko lotura hemen daukazue. Egunean bertan gerturatzerik ez duenak ez dezala kezkarik izan, beste edozein egunetan ere adostu daitezkeelako bisitak. Horretarako bete galdetegiadeitu ikastolara (946200822) edo idatzi idazkaritza@kurutziagaikastola.eus helbidera.