Zapatu honetan denok Bilbora, euskararen aurkako oldarraldiari aurre egitera

Zapatu honetan, azaroak 4, mobilizatzeko deia zabaldu zuen Euskalgintzaren Kontseiluak, euskararen aurkako hainbat epai eta oldarraldiri aurre egiteko helburuagaz. Hezkuntza zein administrazio alorrei dagokienez, euskarak ez du zentralitaterik, bazterreko bihurtu dute, eta auzitegiek hori berretsi.

Euskaraz bizi gura dugula aldarrikatzeko, eta euskaraz bizitzeko eskubidea defendatzeko, Bilbon egingo den manifestaziora batzeko deia egiten dugu Kurutziaga Ikastolatik.

Oldarraldiaren aurrean, euskararekin eta euskaraz bat!

Manifestazioa oso jendetsua izango dela aurreikusten denez, Kontseiluak bolondresak eskatu dizkigu hainbat zereginetan laguntzeko: kuestazioa, segurtasun soka, trafikoa…

Zereginetan bolondres parte hartzeko, eman izena HEMEN