Urtebeteko lanak

Oraintxe urtebete ekin genien Haur Hezkuntzako eta jolas-eremuko lanei. Denbora arin doa eta badirudi aspaldiko kontuak direla, baina ez dugu ikasturtea bukatu gura zuei, familiei, izan duzuen pazientzia eta jarrera onagatik eskerrak eman barik. Trabak traba, ez dugu zalantzarik merezi izan duela.

Datorren ikasturtea lasaiago hasiko dugula agintzen dizuegu.