Berbarok bere komunitate guztiari begirako eskaintza batu du bere urteurreneako egitarauan. Maiatzaren 31 Durangoko euskaltzaleak batzeko eguna izatea gura dute.
Duela egun batzuk iragarri zuten urteurrena ospatzeko mezua, eta goiz honetan egitarau osoa egin dute publiko. Berbarok bere komunitate guztiari begirako eskaintza prestatu du hogeita hamabosgarren urteurrena ospatze aldera. Plateruenean egingo dituzte ekintza guztiak. Honako hauek:
- 18:00 Umeen txokoa: serigrafia tailerra, txapa tailerra eta gehiago.
- 20:00 Ni eta Nitarrak! antzerkia Iholdi Beristainen eskutik.
- 20:45 Ekitaldia: Bagara nor.
- 21:00 Trikipoteoa Alde Zaharrera.
“Maiatzaren 31 Durangoko euskaltzaleak batzeko eguna izatea nahi dugu, durangarrak euskararen alde biltzeko eguna. Ehundaka eta ehundaka lagun izan gara Berbaroren proiektuaren alde ekin dugunak, ekimenetan parte hartu dugunak, hezitzaile moduan ibili garenak… Horiek guztiak elkartu eta Berbaroren 35. urteurrena ospatzeko eguna izango da maiatzaren 31koa”, azaldu dute elkartetik.