Udal Ludotekan izen-emateek hiruhilabeteka funtzionatzen dute, eta Durangoko Udalak urtarrilaren 18tik 25era bitarte zabalduko du bigarren hiruhilabetean izena emateko aukera. Ludoteka 2012 eta 2018 urteen artean jaiotako umeei dago zuzendua. Zerbitzua guztiz doakoa da. Ludotekako bigarren hiruhilekoa urtarrilaren 28tik apirilaren 2ra arte izango da. Izen-ematea, beraz, epe horretarako da.
Ordutegia:
- Zapatuak 17:00etatik 20:30era.
- Domekak 17:00etatik 20:00etara.
Izena ematea eta informazioa:
- INTXAURRONDO KULTURA ETA GAZTE GUNEA (Laubideta kalea 6A), astelehenetik barikura, 10:00 – 14:00
- 94 603 00 30 – 630815243