“Txotxe” Zundaren bidaiaren argazkiak bideoan

Joan zen zapatuan, maiatzaren 19an, Kurutziaga ikastolako ikasle, irakasle eta kolaboratzaile talde batek “Txotxe” zunda metereologikoa askatu zuen. Barnean tenperatura, presioa eta hezetasuna neurtzeko gailuak eta hiru kamera zeramatzan. 34.950 metrotara, estratosferara, iristerakoan gailua hegatu zuen helioz puztutako globoa lehertu eta beheranzko bidea hasi zuen zundak. Eskoriatzako Marin auzoan lurreratu zen.