TANTA elkartasun txartelak eskuratzearen truke iragarrita zegoen 60.000 euroren zozketa egin zen atzo, urriaren 21ean. Andres Urrutia notario jaunaren aurrean egin zen zozketa, eta hauxe izan zen zenbaki saritua:
Sariduna: 043.939
Zenbaki sarituaren onuraduna agertuko ez balitz, ordezko beste zenbaki bat ere atera zen. Ordezko zenbaki hori hauxe da:
Ordezkoa: 017.203.
Zenbaki sarituta duen TANTA txartela Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Zubimusu ikastolaren bitartez saldu zen, eta ordezko zenbakiaren txartela, berriz, Gasteizko Armentia ikastolaren bitartez.
60.000 euroko saria jasotzeko zenbaki saritua duen onuradunak hilabete bateko epea izango du. Epea agortuta agertuko ez balitz, ordezko zenbakia duenak beste hilabete bateko epea izango luke saria eskatzeko.
Mila esker mila TANTA txartelak erosiz ikastolekiko elkartasuna erakutsi duzuen guztioi, eta zorionak zenbaki saritua egokitu zaionari.
Elkartasunak saria du.