Iparraldeko ikastoletan, Seaskan, ez dute ikasturtea gura moduan hasterik izan. Aurten berrehun ikasle gehiago eskolatuko dira Seaskak biltzen dituen ikastoletan eta horretarako hogeita bost irakasle lanpostu eskatu dizkiote Frantziako hezkuntza ministeritzari. Erantzuna ez da behar bezalako izan, ordea. Ministeritzak bost lanpostu baino ez ditu eskaini.
Hori dela eta, Kasu, ikastola kexu! lelopean hainbat protesta egin dituzte bai ikastola atarietan eta baita hezkuntza ministeritzan bertan. Kurutziaga ikastolatik gure babes osoa adierazi gura diegu premiazko eskabide horretan.