San Fausto jaietako jaialdia bihar ikastolan

Joan zen barikuaz geroztik jai giroa da nagusi Durangon, herriko jaietan murgilduta gaude eta. Bihar ostirala, urriak 18, jai giro hori ikastolan ere izango dugu. HH eta LHko ikasleen eskutik jaia ikastolara ekarriko dugu.

Biharkoa ekintzaz beteriko eguna izango da gurean: pregoia, txupinazoa, dantzak, artopilak, buruhandiak eta zezenak izango ditugu, besteak beste. Jaietako protagonista nagusiak ere ez dira faltako, noski. Patxikotxu eta Pantxike ere ikastolan izango dira.  Hori horrela, ikasleei baserritar edo jaietako jantziagaz (praka/gona urdina, alkandora/kamiseta zuria eta zapia) etortzeko gonbita luzatzen diegu.

Gora Durangoko jaiak!