Aurten ere sahararrentzat jakiak jaso eta bidaltzeko kanpaina prestatu du Río de Oro elkarteak, “2024-2025eko Karabana Solidarioa” izenpean.
Ailegatu da kanpaina hori martxan jartzeko unea, eta joan den urteetan legez, 24 tona laguntza humanitarioz zamatutako trailera Tindufeko errefuxiatu kanpamentuetara bidaltzea da xedea. Zoritxarrez, azken urteotan sahararrek jasotako laguntza nabarmen murriztu da, eta horrek ondorio lazgarriak izan ditu haien bizimoduan. Gainera, osasun-larrialdiak eta marokorekin piztutako gerrak egoerak okerrera egitea baino ez dute ekarri.
Hori guztia dela eta, aurten inoiz baino gehiago, Durangaldeko ikastetxeen beharra dute jakiak bildu eta proiektua burutu ahal izateko.
Bi aukera proposatzen dizkizuegu laguntza emateko:
- Aurreko urteetan legez, kutxa handi bat ipiniko dugu, ikasleek beraien doaintzak bertan utz ditzaten. Kasu honetan, ohi bezala, Rio de Oro erakundekoak hurbilduko dira kanpainaren bukaeran bildutakoak jasotzera. Honakoak dira jaki beharrezkoenak: lekaleak, arroza, pasta, azukrea, sardinak oliotan, atuna oliotan eta konpresak.
- BIZUM edo transferentzia bidezko kanpainara batzea. Jasotako doaintzen %100 jakiak erosteko baliatuko da.
*Kanpainak otsailaren 4tik otsailaren 16ra bitartean iraungo du.