Rio de Orok, hamar urte bete dituen Gobernuz Kanpoko Erakundeak, jaialdia antolatu du Landako Gunean eta Plateruenan. Egun osoan zehar eta adin guztietako publikoarentzako ekintzak izango ditu. Landako gunean (euriagatik, barruan izango da), Txikienentzako Sushi tailer eta gaztelu puzgarrietatik hasi, eta inguruko talde eta kuadrillak erakarriko dituen paella lehiaketa batekin jarraituko du. Gainera, elkarteak saharar kultura hurbilduko du dantza tradizionalekin eta te eta pasta sahararren dastatzeagaz, hori guztia doan. Jaialdiaren lehen zatia Taberna Ibiltariaren kontzertu batekin amaituko da.
Paella lehiaketarako izen-emateak Gauargi (Iurreta) eta Arkarazo (Durango) tabernetan egin daitezke.
Amaitzeko, jaialdia Plateruenara mugituko da bertsio lehiaketa batez gozatzeko. Bertan, hainbat talde arituko dira mota guztietako estiloak bertsionatzen: Berri Txarrak, Danko Jones, Gatillazo, Muse, Los Piojos, The Beatles, Ibil Bedi, Gatibu, Joan Jett & the Blackheart eta Red Hot Chili Peppers.
Bertsio lehiaketako sarrerak salgai daude jada Durangoko Arkarazo tabernan eta BBKren online plataforman: SARRERAK EROSI
Animatu zaitez festara!