Río de Oro Durangaldea GGKEtik Río de Oro 2025 Jaialdian parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Jaialdia maiatzaren 17an ospatuko da Durangoko Landako Gunean. Egun osoko jaialdi solidarioa izango da, adin guztietako jendeari zuzendua.
Egunaren zehar izango dira: paella-lehiaketa, puzgarriak, dantza eta musika sahararra, eta askotariko jarduera ludikoak, giro familiar eta solidarioan gozatzeko.
Jardunaldia amaitzeko, Plateruenean egingo den bertsio lehiaketarekin gozatu ahal izango dugu. Talde parte-hartzaileek abesti ezagunak euren estiloan eskainiko dituzte, giro alaian.