Paul Astigarraga Landaluze, Kurutziaga Ikastolako sortzaileetako bat, hil da

Paul Astigarraga Landaluzeren heriotzaren berri izan du Kurutziaga Ikastolak gaur. Ikastolaren sorreran parte hartu zuen pertsonetako bat izan zen Astigarraga. Abadiñon jaioa 1925ean, Kurutziagan ez ezik Durangaldeko hainbat elkartetan ere lan egin zuen, Berbaro elkartean besteak beste.

Kurutziaga Ikastolak hartu zuen 2016ko Ibilaldian ere aktiboki parte hartu zuen, edizio hartako bideoklipean parte hartu baitzuen, ikastolan urte askoan sustatzen ari garen belaunaldien arteko transmisioaren irudi legez.

2014an ANBOTO astekariarentza elkarrizketa eskaini zuen, Maribi Estankona eta Polentzi Ortegagaz batera, eta bertan ikastolari buruz berba egin zuten luze eta sakon. “Gure ikastola”. Horrela esaten diote Kurutziagari, eta horrela sentitzen dute.

ANBOTOri eskainitako elkarrizketa, hemen klik eginda.

Kurutziagak doluminak eta besarkadarik beroena helarazi gura dio Astigarragaren senideei. Adiorik ez, Paul!