“Oraindik, orain eta oraingoz” poesia emanaldia Iurretako Herri Bibliotekan

Bariku honetan, martxoak 18 19:00etan, Jon Basaguren musikariak eta Iñigo Astiz poetak “Oraindik, orain eta oraingoz” poesia emanaldi musikatua eskainiko dute. Emanaldia Iurretako Herri Bibliotekan izango da, eta sarrerak eskuratzeko 946812726 zenbakira deitu edo bibliotekakoekintzak@iurreta.eus helbide elektronikora zein 688863736 WhatsApp zenbakira mezu bat bidali dezakezu.

Ekintza hau martxoaren 21ean ospatzen den Poesiaren eguna dela-eta antolaturiko ekintzen barruan kokatzen da, poesia egunerokotasunerako eramateko aitzakia legez.

Animatu emanaldira!