Beroa lagun izan dugu, baina Kurutziagako 2023/2024 ikasturteko lehen eguna ilusioz beterik igaro da. Batzuk joan, berriak etorri. Lehen eguneko ilusioa izango dugu bide datozen bederatzi hilabeteetan.
HHko haurrak eta DBHko ikasleak izan dira lehen egun honetako protagonistak. 0-3 urte arteko txikiek egokitzapen eguna izan dute, eta gure espazioan barrena aritu dira, ikasturteko aterpe izango duten gela ezagutuz.
Helburu eta erronka ugari ditugu aurretik, baina denok batera aurrera eroango ditugu. Ikasturte on dagizuela denoi!