Olentzero eta Mari Domingi Atxerdiko kobazuloan, abenduaren 20an

Hementxe duzue Alpino mendi elkartearen gonbidapena abenduaren 20rako.

Data: Abenduak 20
Irteera: 10:30ean Bidezelain (San Andreseko merenderoa) 

Deskribapena 

Abenduaren 20an Olentzero eta Mari Domingiri Atxerdiko kobazuloan duten buzoira gure gutunak eramango dizkiogu ea opariren bat ekartzen diguten. Eta zorte apur batekin, agian bertan aurkituko ditugu!

Kobazulo hau Mugarra magalean aurkitzen da, Neberondotik oso gertu, 15-20min aldats goran. 

Bidezelai aisialdi guneko parkinetik aterako gara, Santa Luziara igotzen den pista hasten den lekutik, San Andresko baseliza baino pixkat gorago.  

Irteera ordua 10:30ean izango da, aipatutako parkinetik. Eta… ez ahaztu gutuna, hamaiketakoa eta linterna edo frontala ekartzea!