Bizkaiko Futbol Federakundeak nesken futbola sustatzeko eta indartzeko burutu dituen ekintzen artean, hasi dira saioak Durangon, ostegunetan. Bertan gure neskak ere parte hartzen dute. Beheko ilaran eta ezkerretik eskumara: Paule Etxenagusia eta Maiane Iria daude beste batzuren artean. Goiko ilaran, ezkerretik eskumara; Eider Belar, Ane Martinez, Itxasne Egia, eta ilarako azken biak Irati Aroztegi eta Mara Espin dira.