Astelehenean jokatu zen Bizkaiko bat-bateko eskolarteko txapelketa, Kurutziaga Ikastolan. Naroa Jaio iurretarrak batu zituen puntu gehien. Maiatzaren 25ean jokatuko den finalera zuzenean sailkatu zen Jaio.
Jaioz gainera, Kelmene Abaituak, Adur Lopezek, Izei Nuñezek, Nahia Ruiz de Arbulok eta Garazi Uriartek egin zuten bertsotan. Gai-emaile lanetan Ander Aldazabal aritu zen eta epaile lanetan Mirian Juaristi, Jon Martinez eta Mirari Azula aritu ziren.