Kurutziaga Ikastolan ateak zabalik ditugu gure hezkuntza-proiektua, instalazioak eta eguneroko lana gertutik ezagutu nahi dituzuen guztiontzako. Bisita pertsonalizatuak eskaintzen ditugu.
Informazio hau zuen inguruan zabaltzera animatu nahi zaituztegu; izan ere, baliteke zuen ezagunen artean Ikastolan interesa izan dezakeen norbait egotea. Gogoratu 2024 urtean edo arinago jaiotako umeentzako matrikula-epea otsailaren 2tik 13ra izango dela, txikiagoentzako urte osoan dago izena emateko aukera.
Mila esker zuen laguntzagatik!





