Martxoak 31, Durangoko bonbardaketaren urteurrena: ikusi biharko egitaraua

Egun berezia da biharkoa Durangon. 1937ko martxoaren 31 durangarrok betiko iltzatuta izango dugun data da. Bonbak eta misilak erorik ziren Durangoko kaleetara, eta gaurdaino aztarna sakona utzi zuen egun hartako sarraskiak.

Egun hura gogoratzeko, eta biktimak omentzeko, egitarau zabala antolatu dute hainbat elkartek eta udalak. Hemen duzue biharko egitaraua:

Martxoaren 31, barikua

  • 08:30 Lehenengo aire-erasoa gogoratzeko alarma-hotsa Andra Mariko kanpandorrean.
  • 08:30 Biktimen omenezko sua isiotuko dute Andra Mariko elizpean.
  • 17:45 Bigarren aire-erasoa gogoratzeko alarma hotsa Andra Mariko kanpandorrean.
  • 19:30 Bonbardaketan hildakoak gogoratzeko oroimen ekitaldia eta lore eskaintza. (Antolatzailea: Gerediaga elkartea eta Kriskitin Dantza Taldea). Lekua: Andra Mariko elizpea.
  • Lehen Hezkuntzako ikasleek Bonbardaketaren aztarnak bideoa ikusi eta tailer parte-hartzailea egingo dute Andra Mariko elizpean.

IKUSI BONBARDAKETAREN INGURUKO EGITARAU OSOA HEMEN