[BIDEOA] Marta Igarza: “Kurutziagara etortzea deskubrimendu bat izan zen. Hementxe egin ditut nire bizitzako lagunik onenak”

Kurutziaga ikastola gurasoek sortu zuten eta lantalde konprometitu baten ahaleginari esker aurrera atera da. Sasoi baten irakasle gehienak emakumeak ziren, bokaziodunak denak. Marta Igarza talde horretako kidea izan zen. Haur Hezkuntzan hainbat hamarkadatan irakasle izandakoa, ikasle askoren bihotzetan gelditu da. Zorrotza bezain maitagarria, sasoi hartako Kurutziaga zelakoa zen azaldu du elkarrizketa honetan. Martaren berbei emozioa darie. Biba zu, Marta!