Markeliñe Antzerki Taldea antzezlan berri bat prestatzen ari da, Homiens izenekoa. Hilabeteetako lanaren ondoren, estreinaldia geroago eta gertuago duen asteotan aurrestreinaldia eskainiko du, non eta Kurutziaga Ikastolan. Ekainaren 21ean, asteartea, arratsaldeko 18:30ean izango da emanaldia, eta sarrera dohainik izango duzue. Ikuskizuna 5 urtetik aurrerakoentzat dago zuzendua.