Ekitaldia urriaren 26rako deitu zuten, baina eguraldia zela-eta bertan behera utzi behar izan zuten azkenean. Hori dela eta, Durangoko Udalak eta herriko elkarteek domeka honetarako antolatu dute Mañaria erreka garbitzeko saioa. 10:00etatik 13:00etara errekaren ibilgua garbituko dute herrigunean zehar.
Pinondo Etxetik abiatuko dira. Antolatzaileek eskularruak, salabardoak, pintzak eta zabor-poltsak banatuko dituzte. Errekan sartzeko arropa eta oinetako aproposak nork bere etxetik eraman beharko ditu.





