Zapatuko Irrien Lagunen festarako prest?

Martxoaren 26an egitekoak zen Irrien Lagunen jaialdia, baina oraindik bizi dugun eta apurka gainditzen ari garen pandemiak argi utzi zigun erne egon behar garela. Halere, eta zorionez, oztopoak saihesten gabiltza, eta maiatzaren 7koa beste adibide bat izango da.

Izan ere, Irrien Lagunak Kurutziagara etorriko dira, eta arratsalde zinez entretenigarria pasatuko dugu! Egitaraua mantentzeko asmoagaz gaude, arratsaldean goiz hasi tailerrekin, txokolatea hartu eta ikuskizunaz gozatzeko plana eginik.

Hemen duzue kartela eta egitaraua!

Zapatuan ikusiko gara!