Maiatzaren 17a ez da beste barik igaro ikastolan. Mundura agertzeko modu asko eta anitzak daudela eta bizitzeko era guztiak onartuak eta errespetatuak izan behar direla ulertzen dugulako Kurutziaga Ikastolan, egun hauetan, geletan hainbat hausnarketa eta ekintza egin ditugu. Gela barrukoa kanpora atera eta adierazteko modu polit bat bilatu dugu: frontoia eta aterpea banatzen dituen hesi metalikoa ortzadar bihurtzea.
Momentu batean kolorez bete genuen hesia LHko ikasle eta irakasleok, nahi dugun koloretako munduaren adierazle.