Lutxi eta Siakarekin elkartasunez: arrazakeriarik ez!

Luciano Gomes, Lutxi, eta Siaka dira Kurutziaga ikastolako 2oo8A futbol taldeko entrenatzaileak. Aurreko astean Luxtik Abadiño taldearekin jokatzen ziharduela jasotako irain arrazistak zirela-eta, bere taldeko jokalariek entrenatzaileenganako elkartasunezko mezua zeraman kamiseta prestatuta eroan zuten.

Gure ikasleek ezin hobeto irudikatu zuten ikastolak arrazakeriaren aurrean duen mezua: zuekin gaude!