LH6ko ikasleek azoka solidarioa egingo dute apirilaren 12an

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasle eta irakasleok, EKI proiektuaren barruan, hiruhileko honetan bestelako egoerak eta errealitateak ezagutzen aritu gara. Honi esker, beste pertsona batzuen lekuan jartzeko aukera izan dugu eta guk ere zerbait egin dezakegula ondorioztatu dugu. Horregatik, azoka solidarioa antolatuko dugu berriz aurtengoan. Azoka honen helburua dirua biltzea da, eta, 6. mailako ikasleek aho batez erabaki dute aurtengoan batutakoa Atxondoko Harrera Herria elkarteari bideratzea.

Bertan salgai izango dituzue ikasleek ekarritako objektu kuttunak eta bestelako jolasak, puzzleak, panpinak eta abar. Horretaz gain, guk egindako pultserak, jateko mokadutxoak, freskagarriak eta kafea ere egongo dira salgai bertaratzen direnentzat.
Honekin gonbidapena luzatu nahi dizuegu arratsaldeko 16:30etan Harmailetara hurbildu zaitezten zuen ekarpena egitera.
Animatu eta etorri Azoka Solidariora!

Tokia: Harmailetan
Eguna: apirilaren 12a, ostirala
Ordua: 16:30
Dirua: EKIak, mahai desberdinak egongo dira euroen truke lortzeko (Euro 1 = 2 EKI)
Azokaren helburuarekin bat egin eta bertan ikusiko garelakoan, agurtzen zaituztegu.
LHko 6.mailako ikasle eta irakasleak.