LH6ko hiru ikaslek Sukaldean Sortzaile lehiaketa irabazi dute

Basque Culinary Centerrek eta Ausolanek Sukaldean Sortzaile gazteentzako sukaldaritza lehiaketaren 6. edizioa antolatu dute. Joan zen barikuan irabazleek saria jaso zuten Basque Culinay Centerreko egoitzan. Izadi Ortuzar, Ane Meabe eta Malen Bilbao Kurutziagako ikasleak izan dira irabazleak 12-14 urteko kategorian Kalabaza Donutsaren errezeta gozoagaz. Baina, sari hori ez da beraientzat bakarrik, gela osoarentzat baino. LH6C gela osoak sukaldaritza tailerra egiteko aukera izango du Basque Culinary Centerren. Zorionak!