LH6: Durangoko eskulturak ezagutzen

Aurtengo plastikako lehen saioak Durangon ditugun eskulturak hobeto ezagutzeko erabili ditugu. Izan ere, artez inguratuta gaude eta askotan gure paisaian hain ohikoak bilakatu diren artelanen balioaz jabetu ere ez gara egiten.
Hasteko, Durangoko eskulturak zerrendatu, herrian bertan kokatu eta haiei buruzko informazioa biltzeari ekin genion taldeka hainbat informazio-iturri erabiliz: Internet bera, turismo-bulegoa, Astola aldizkaria…
Behin informazioa bilduta, talde bakoitzak aukeratutako eskulturaren erreplika egin zuen. Horretarako, taldeek egokiak ziren materialak aukeratu eta eskuratu ondoren, lan plastikoari ekin genion.
Hori nahikoa ez eta Durangotik zehar ibilaldia egin genuen eskulturaz eskultura bisita gidatua eginez, talde bakoitzak beste guztiekin partekatu zuen taldeak berak landutako informazioa.
Benetan aberasgarria izan da prozesu guztia!
Momentu hauetan, 0. solairuko eskailera-buruan dituzue ikusgai egindako erreplikak.