LH6: Bizi-baldintzei buruz galdezka

LH6ko Ingurunea unitatean, Euskal Herriko bizi-baldintzak nolakoak diren aztertzen aritu gara. Lan hau egin ahal izateko, faktore desberdinak aztertu ditugu aditu taldeetan banatuta: HEZKUNTZA, OSASUNA eta BESTELAKO BALIABIDEAK.

Beharrezko informazioa jasotzeko faktore bakoitzeko aditu bana izan dugu geletan hainbat galderari erantzuteko:

  • Osasuna: Igotz Aranbarri, familia medikua
  • Bestelako baliabideak: Aritz Bravo, udal zinegotzia
  • Hezkuntza: Gotzone Duñabeitia, ikastolako arduradun pedagogikoa

Eskerrak eman nahi dizkiegu hirurei ikastolara bertaratu eta pazientzia handiz gure galdera guztiak erantzuteagatik.

Hona hemen Igotz Aranbarrirekin egindako elkarrizketaren argazkiak: