LH6ko Ingurunea unitatean, Euskal Herriko bizi-baldintzak nolakoak diren aztertzen aritu gara. Lan hau egin ahal izateko, faktore desberdinak aztertu ditugu aditu taldeetan banatuta: HEZKUNTZA, OSASUNA eta BESTELAKO BALIABIDEAK.
Beharrezko informazioa jasotzeko faktore bakoitzeko aditu bana izan dugu geletan hainbat galderari erantzuteko:
- Osasuna: Igotz Aranbarri, familia medikua
- Bestelako baliabideak: Aritz Bravo, udal zinegotzia
- Hezkuntza: Gotzone Duñabeitia, ikastolako arduradun pedagogikoa
Eskerrak eman nahi dizkiegu hirurei ikastolara bertaratu eta pazientzia handiz gure galdera guztiak erantzuteagatik.
Hona hemen Igotz Aranbarrirekin egindako elkarrizketaren argazkiak: