Hiruhileko honetan 6.mailakoak buru belarri izan gara bertsolaritzalantzen. Neurria, doinua, gai-jartzailea… hauek guztiak ezagutu ditugu eta hartu dugun gozatua ez da nolanahikoa izan. Bertsolari ugari ere ezagutu ditugu eta gure kulturaren erreferentzia diren bertso eta kanta ezagun ugari ikasi ditugu. Gaiari bukaera emateko gure irakurlagunei, LH 3.mailako lagunei bertso saio bat eskaini diegu. Bertan, guk sortutako bertsoak eta zenbait kanta abestu ditugu. Juanjo Respaldiza ere bidelagun izan dugu eta zeinek daki, agian etorkizunean gure ikasle hauen bertsoak ikasi beharko ditugu. Trukean eta Euskararen Egunarekin lotuta, gure irakurlagunek esku-jolas bat irakatsi digute eta beraiekin jolasean asko gozatu dugu.