LH6: azoka solidarioa

Joan den ostiralean, 6. mailako ikasle eta irakasleok azoka solidarioa egin genuen  Angelman Sindromea  elkartearentzat dirua batzeko. Pintxoak, geletan egindako eskumuturrekoak, ikasle bakoitzaren  objetu kuttunak, bestelako objetuak eta 5.mailako ikasleak egindako mini-errelatoak  jarri genituen salgai.

Bertaratu eta  ekimen solidario honetan parte hartu zenuten guztiak eskertu eta zoriondu nahi zaituztegu, benetan arrakastatsua izan baitzen azoka: 540 € dira batutakoak guztion lanari esker!
Eskerrik asko bihotzez eta jarrai dezagun elkartasunaren bidean lanean.
6. mailako ikasle eta irakasleak